Tresna logaritmiko-mekanikoa

Deskribapena

 

Kalkulurako tresna mekanikoa, zeinaren bidez, hainbat zifratako bi zenbakiren arteko biderketak egitea ahalbidetzen baita, beren biderkadura partzialen kalkuluaren bidez, aipatu biderketak biderkadura partzial horien batuketara errendituz. Victoriano Provencio Román segoviarrak asmatu zuen.

Zurezko kutxa bat da, 7 zifratako biderkakizunak dauzkan 7 zilindro dituena. Horien gainean, badago aurrealde bat, hainbat neurritako leihoak dauzkana, arbelezko zilindro bakoitzaren zenbakikuntza irakurtzea ahalbidetzen dutenak.

Izena
Tresna logaritmiko-mekanikoa
Medidas
14,5 x 7 x 32 cm.
Pisua
1.100 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.

Kokalekua

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1900
Materiala
Zura - Metala
Izenpea edo marka

LOGARITMICO-MEKANIKOA - PROVENCIOREN SISTEMA

Inskripzioa

Atearen barruko etiketa LOGARITMICO-MEKANIKOA - PROVENCIOREN SISTEMA Patente zk.: 26101

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

 

Erabilera konplexukoa da eta hainbat zifratako bi zenbakiren biderketak eta zatiketak egitea ahalbidetzen du. Gailu honen zailtasuna da aldez aurretik prestatzea. Biderkatzailea zein den jakin eta gero, gailuaren 7 zilindrotako bakoitzean 10 lerroak inskribatu behar dira: 7 zilindro behar dira 7 zifratako biderkakizunekin eragiketak egiteko, eta horietako bakoitzean inskribatu, milako hamarrekoen zilindrotik ehunenekoenera, hamar lerro, biderkatzaile finkoaren bider 0, 1, ...9..., 10 multiploei dagozkiena. Behin gailua prestatu eta gero, biderkatzaile finko hau bider 7 zifratako edozein biderkatzaile egitea, berehala, 7 biderkadura partzialen batuketa bihurtzen da.

Tasa indardunarekin bat datorren zenbaki biderkatzailea zilindroetako lauki gorriak betetzeko erabiltzen da. Arraboletako lauki gorrien barruan zifra egokiak inskribatzen dira, arbeltxo baten bidez, halako moldez non biderkatzailea bider biderkakizunaren zifra bakoitza egin eta geroko biderkadura partzialak (arrabolak biraraziz ezkerraldeko leihoetan jartzen direnak) eskuineko leihoan ikusten ahal baitira.

Gailu logaritmiko-mekanikoa zatiketak egiteko prestatzeko lanak biderketa prestatzekoak bezalakoak dira, zatidura zati zatitzailea eragiketa egitea, zatidura bider zatitzailearen alderantzikoa biderketa egitearen baliokidea baita (alderantzizkoa edo logaritmoa, izen hori ematen baitio Victoriano Provenciok, gida-liburuan, zenbaki baten alderantzizko zenbakiari).

Zatiketaren kalkuluak errazteko, gailu logaritmiko-mekanikoa deskribatzen duen txostenean, lehen 1000 zenbakietako alderantzizko zenbakien taulak agertzen dira, hau da, 1etik 1000erako zenbakien alderantzizko zenbakien taulak.

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.