THORNTON AD 050 kalkulu erregela

Deskribapena

Zenbakizko hamaika eskala inprimatuta dauzkan plastikozko kalkulu erregela da, eta aukera ematen du eragiketa aritmetiko konplexuak egiteko, hala nola biderketak, zatiketak, erro karratuak eta kubikoak, eragiketa trigonometrikoak, e.a. Hiru pieza dauzka: erregela izeneko gorputza, erdiko beheragunearekin, horretan kokatuta dagoen ezaugarri bereko erregela mugikor bat, erregelatxo izenekoa, eta plastikozko pieza garden bat, dialarekin, alboko bi ildaskari edo kurtsoreari lotzen zaiena eta emaitzak irakurtzeko balio duena. (Ingalaterra, 1967)

Izena
THORNTON AD 050 kalkulu erregela
Medidas
36 x 5 x 1,2 CM
Pisua
100 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1967
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

THORNTON

Inskripzioa

Aurreko aldean: BRITHIS THORNTON AD 050 LOG LOG / MADE IN ENGLAND

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela honek hamaika eskala dauzka, eta horiek eragiketa aritmetiko konplexuak egitea ahalbidetzen dute.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Erregelaren goiko aldean:eskala esponentzialak (LL2, LL3), eskala logaritmikoa (L) eta eskala koadratikoa (A).

- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D), sinuen eskala (S) eta angelu txikien eskala (ST) eta tangenteen eskala (T).

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.