RUXTON MULTI-VIDER pencil
Deskribapena
Boligrafo giltzatua, plastiko eta metalezkoa Sekzio oktogonaleko bi pieza dauzka erdian, eskala inprimatuekin sei aldetan, erdiko ardatz metaliko baten gainean mugitzen direnak. Bi muturretan, zati mugikor bakoitzari atxikia, erakusle bat eta metalezko koroa bat daude.
Badauka kartoizko jatorrizko kutxatila.
- Izena
- RUXTON MULTI-VIDER pencil
- Medidas
- 1 x 17 x 1 cm.
- Pisua
- 20 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1929
- Materiala
- Plastikoa - Metala
- Izenpea edo marka
RUXTON
- Inskripzioa
-
Aldeetako batean hau irakurtzen da: RUXTON MULTI-VIDER PENCIL.
Eta muturretako baten latoian grabatua, beste hau: RUXTON / MULTI-VIDER / PAT PENDING / MADE IN U.S.A.
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu erregela, boligrafo itxurakoa, kalkulu aritmetiko oinarrizkoak egiteko. Bi pieza mugikor eskaladunek osatzen dute. Eragiketak alde bateko bi eskalak konbinatuz ebazten dira, emaitza aurkako aldean agertzen baita.