REGLA DE CÁLCULO PICKETT N600-ES Log

Deskribapena

Erregela giltzatua, aluminiozko arima eta plastikozko estalkia dituena, bi alde finkorekin (goikoa eta behekoa) eta erdiko erregelatxo mugikor batekin. Muturretan metalezko gogorgarriak dauzka, eta zirrikituak, erdiko erregelatxoaren mugimenduak errazteko. Haien gainetik, plastikozko kurtsore mugikorra, torlojuz lotutako ardatz metalikoen gaineko adierazlearekin.

Izena
REGLA DE CÁLCULO PICKETT N600-ES Log
Medidas
3,9 x 15 x 0,7 cm.
Pisua
10 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1962
Materiala
Plastikoa - Metala
Izenpea edo marka

PICKETT

Inskripzioa

Atzeko aldean, erdiko piezan, honako hau irakurtzen da ezkerrean: MODEL / N600-ES / LOG LOG / SPEED RULE; eta eskuinean: PICKETT SYNCHRO SCALE; erdiko piezaren atzeko aldean, beste hau: PICKETT INC. / SANTA BARBARA 7 Calif.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu erregela unibertsala, bi aldekoa, erabilera teknikorako eta kontabilitaterako. Eskalek hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz kalkulua egiteko, kurtsore mugikor baten bidez.

Eskalen banaketa aurreko aldean:

- Goiko aldea: eskala esponentziala (LL1) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoa: (B) karratuen eskala, tangente eta kotangenteen eskala (T), angeluen eskala (ST), sinu eta kosinuen eskala (S) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldea: oinarrizko eskala (D), D (DI)-ren elkarrekiko eskala eta kuboen eskala (K).

Eskalen banaketa atzeko aldean:

- Goiko aldea: eskala esponentziala (LL2) eta π (DF)-ren bidez desplazatutako oinarrizko eskala.

- Erdiko erregelatxoa: π (DF)-ren bidez desplazatutako oinarrizko eskala, logaritmo naturaletarako eskala lineala (Ln), mantisen eskala (L) C (CI)-ren elkarrekiko eskala eta (C) oinarrizko eskala.

- Beheko aldea: (D) oinarrizko eskala eta eskala esponentziala (LL3).

Bibliografia

Bibliografia

http://www.antiquark.com/sliderule/sim/virtual-slide-rule.html

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.