PEKO kalkulu erregela
Deskribapena
Metalezko kalkulu erregela honek zenbakizko lau eskala dauzka inprimatuta, eta horiek eragiketa aritmetiko konplexuak egitea ahalbidetzen dute. Hiru pieza dauzka: erregela izeneko gorputza, horrek besarkatzen duen ezaugarri bereko erregela mugikor bat, erregelatxo izenekoa, eta pantaila gardena daukan kurtsore izeneko pieza bat, dialarekin, alboko bi ildaskari lotzen zaiona eta emaitzak irakurtzeko balio duena. (Belgika)
- Izena
- PEKO kalkulu erregela
- Medidas
- 23 x 3,5 x 1 cm.
- Pisua
- 60 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
PEKO
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Kalkulu teknikoko erregela honek lau eskala dauzka, eta horiek eragiketa aritmetiko konplexuak egitea ahalbidetzen dute.
Aurrealdeko eskalak hauek dira:
- Erregelaren goiko aldean: sinuen eskala (Sin).
- Erregelatxoan: ∏N2, V∏N eskala.
- Erregelaren beheko aldean: tangenteen eskala (Tg).
Atzeko aldean pisu espezifikoen taulak, dilatazio koefizienteak eta datu erabilgarriak daude.