MULTATOR II
Deskribapena
Kalkulatzeko makina metalezkoa, grisez margotutako xaflazko karkasa daukana. Aurrealdean hiru atal dauzka: beheko oinarri bat, plastikozko botoi beltz bat daukana; erdialde higikorrean dago totalizatzailea, disko beltzen gainean gorriz margotutako zenbakien bost serietarako eta zuriz margotutako zenbakien hamar serietarako luzetarako bisorea daukana, eta erregleta metaliko bat plastikozko lau markagailurekin; eta goialdeko kontagailua, metal margotuzko karkasa bat zeharkako hamabi zirrikitu dauzkana, hamar zentralak, kontagailuaren palanketarako, eta bi alboetan daudenak eta eragiketak hautatzeko direnak, plastikozko buru hori, gorri eta beltzekin. Alboetan, plastikozko heldulekuak dauzkaten palanka nikelatuak daude. Kontagailuaren palanketako bi buru falta dira.
- Izena
- MULTATOR II
- Medidas
- 25 x 8,5 x 17 cm.
- Pisua
- 1.800 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1955
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
PRODUX MULTATOR
- Inskripzioa
Goiko aldean: PRODUX MULTATOR
Oinarrian: MADE IN GERMANY. WEST / 19919
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Mahai gaineko kalkulagailu mekanikoa, gurpil horzdunak daukana. Sistema kontagailu zentral batean oinarritzen da, zenbakizko seriei dagozkien beste hainbeste horzdun hamar disko dauzka, eta hor jartzen da eragiketa egiteko zifra. Eragiketa aritmetikoak ebaztea ahalbidetzen du, aldez aurretik eragiketa mota hautatuz dagozkien botoien bidez: batuketa edo kenketa alboko eskuineko palankan; biderketa edo zatiketa ezkerrean dagoen palanka txiki batean, beheko aldean dagoen botoi baten bidez eragiten den totalizatzailearen zeharkako desplazamenduaren bidez batuketak eta kenketak konbinatuz egiten duena. Eragiketa kalkulatzeko alboko biraderari eragiten zaio, hamar digituko totalizatzailean emaitza ateratzen dela, eta eragiketak egiteko markagailuak eta adierazleak ere badauzka. Totalizatzaileak beste bost digitu dauzka, gorriz, egindako eragiketa kopurua zenbatzeko balio dutenak. Ezkerraldean dagoen beste palanka batek, zeroan jartzea ahalbidetzen du.