MASTER D. A. 702 ARITMOGRAFOA
Deskribapena
Kalkuluak egiteko tresna bat da, eta batuketak eta kenketak egiteko aukera ematen du. Bederatzi erregeleta metaliko dituen kaxa metaliko bat da. Erregeletak barruan lerratzen dira, eta horrela zifrak estalkiko arteka zenbakidunetatik irakurtzen dira. Goiko aldean, bederatzi leiho zirkularrek batuketen eragiketaren emaitza erakusten dute. Alboko aldean, mekanismo bat dauka kalkulagailua zeron jartzeko gurpil baten bidez.
- Izena
- MASTER D. A. 702 ARITMOGRAFOA
- Medidas
- 24 x 21 x 10 cm.
- Pisua
- 1.500 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1935
- Materiala
- Metala
- Inskripzioa
-
Ref. DA – nº 702
- Jatorria
- Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulua egiteko barruko bederatzi erregeletak eztenaren bidez mugitu behar dira zifrak aukeratzeko, haietako bakoitzak batekoak, hamarrekoak, ehunekoak etab. adierazten ditu. Zenbakiak banan-banan aukeratzen dira eztena dagokion hozkan sartuta. Eragiketaren emaitza goiko aldean zulatutako zirkuluetan bistaratzen da. Alboko biradera bat dauka, makina zeron jartzeko.