KEUFFEL & ESSER 4053-3 kalkulu erregela
Deskribapena
Zur laminatuzko kalkulu erregela, aurrealdean eskalak grabatuta dituena. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, alde batetik bestera mugitzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, leiho metaliko kristalduna. Atzeko aldean, baliokidetasun eta koefiziente taulak ditu. (AEB, 1925)
- Izena
- KEUFFEL & ESSER 4053-3 kalkulu erregela
- Medidas
- 27 x 35 x 1 cm
- Pisua
- 50 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1925
- Materiala
- Zur laminatua
- Izenpea edo marka
KEUFFEL & ESSER Co.
- Inskripzioa
Aurreko aldean: KEUFFEL & ESSER Co. N.Y. / PA 1934232 / MADE IN USA
Erregelatxoan: 4053.3, 9588445 zk.
Kurtsorean: PATENT 2086502 / KEUFFEL & ESSE CO NY
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Kalkulu erregela, Rietz sistemakoa. Enpresariek, mekanikariek, marrazkilariek, ingeniariek eta antzekoek izaten dituzten problema praktikoetan sortzen diren kalkulu eta eragiketa aritmetiko gehienak ebazteko balio du. Beheko aldean, 25 cm-ko erregela du, eta, goikoan, 1:40-ko eskala duen erregela. Eskala hauek ditu:
Aurreko aldean:
- Goiko aldean: karratuen eskala (A).
- Erregelatxoan: karratuen eskala (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).
- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D) eta eskala kubikoa (K).
Atzealdeko eskalak hauek dira:
- Erregelatxoan: sinuen eskala (S), eskala logaritmikoa (L) eta tangenteen eskala (T).
Baliokidetasun eta laburdura taula inprimatuak.