HP-35 KALKULAGAILU ELEKTRONIKOA
Deskribapena
Patrikako kalkulagailua, plastikozko karkasaduna. Aurrealdean zenbakien teklatua dauka zenbakiak inprimatuta dauzkaten plastiko zuriko botoiekin, funtzioen teklatuarekin (oinarrizkoa plastiko urdineko zortzi teklarekin eta beste hamabost osagarri plastiko beltzean), pizteko botoia eta LED pantaila. Barnean, zirkuitu elektronikoak dauzkaten plakak eta hiru NiCd bateria mihiztatuak. Badauzka jatorrizko biltzekoa, plastikozko kutxa eta jarraibideen liburuxka.
- Izena
- HP-35 KALKULAGAILU ELEKTRONIKOA
- Medidas
- 7,5 x 15 x 3,5 cm.
- Pisua
- 180 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1972
- Materiala
- Metala, Plastikoa
- Izenpea edo marka
-
HEWLETT-PACKARD
- Inskripzioa
Aurrealdean: HEWLETT-PACKARD
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulagailu zientifiko elektronikoa, patrikarako diseinua duena. Mota horretako lehenengoa izan zen, eta oihartzun handia eduki zuen komunitate zientifikoan funtzio trigonometriko, esponentzial eta logaritimikoak zeuzkalako, eta estreinakoz erabili zuelako poloniar notazio alderantzizkoa (RPN), aritmetika kalkulu tradizionalez gainera (batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak). Horretarako, zenbakizko teklatuaz gainera, baditu berariazko botoiak, ahalbidetzen dutenak sartutako zifrak eta emaitzak ikustea hamabost digituko goiko pantailan, eta adierazlea gehi hamartarren koma, bi digituko esponentea eta haren zeinua.
- Bibliografia