HILDEBRAND RECHERNSCHIEBER tresna hezigarria
Deskribapena
Txokolatea gordetzeko kartoizko kaxa, haurrek biderketak egiteko sistema mekanikoa duena. Kaxaren azalean, 1etik 10era bitarteko zenbakiak daude inprimatuta, eta 1etik 100era bitarteko emaitzak, zutabeetan. Kartoizko pieza mugikor batek hamar leiho ditu ilaran, eta beste hamar diagonalean. Pieza mugikor horrekin, biderkakizuna hautatzen da, eta taularen emaitzak ikusten dira. (Alemania, 1965)
- Izena
- HILDEBRAND RECHERNSCHIEBER tresna hezigarria
- Medidas
- 22 x 8 x 2 cm.
- Pisua
- 30 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1965
- Materiala
- Papera
- Izenpea edo marka
Hildebrand Recheschieber
- Inskripzioa
Goiko aldean: Hildebrand / Hildebrand ver süsse rechensnschieber
Oinarrian: Hildebrand / KAKAO UND SCHOKOLADEN FABRIC GMBH / BERLIN N 20 //INHALT 6 STUCK 60 gr. VOLLWICH SCHOKOLADEN RELIEFTIERE / KAKAOBESTANDTEILE 30%
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Biderketak egiteko haurrentzako sistema. Oso erraz erabiltzen da: hogei leihoko pieza zuloduna mugitu besterik ez da egin behar, nahi den biderkakizuna hautatu arte. Diagonalean dauden leihoetan, eragiketaren emaitza agertzen da.