GUEDON kalkulu erregela
Deskribapena
Metalezko kalkulu teknikoko erregela, Mannheim sistemako lau eskala inprimatu dituena, eragiketa matematikoak egiteko. Xafla bat du, zeinak luzetarako perforazio bat baitu erdialdean. Hor erregelatxo mugikor bat du, eta plastikozko kurtsore dialduna, alboko bi ildoetara egokitu, eta eskalen gainean irristatzen dena. (AEB).
- Izena
- GUEDON kalkulu erregela
- Medidas
- 15,2 x 3,6 x 0,4 cm.
- Pisua
- 30 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
GUEDON
- Inskripzioa
Erregelan: GUEDON CAMDEN NEW JERSEY - PATENT PENDING - MADE IN U.S.A.
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Kalkulu teknikoko erregela, Mannheim sistemako lau eskala inprimatu dituena, eragiketa matematikoak egiteko. Erregelan eta erregelatxoan daude eskalak:
- Goiko aldean: karratuen eskala (A).
- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B) eta oinarrizko eskala (C).
- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D).