FABER-CASTELLFABER-CASTELL 67/54 Rb Addiator KALKULU ERREGELA
Deskribapena
Erregela giltzatua, zurezko arima duena eta plastiko inprimatuzko estalkia. U formako egitura finkoa dauka, erdiko erregelatxo mugikorra eta plastikozko kurtsore mugikor bat, adierazlearekin. Ahokatua atzeko aldean, metal pintatuzko addiator-a.
- Izena
- FABER-CASTELLFABER-CASTELL 67/54 Rb Addiator KALKULU ERREGELA
- Medidas
- 4,2 x 15,5 x 0,8 cm.
- Pisua
- 45 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1964
- Materiala
- Zura - plastikoa
- Izenpea edo marka
FABER CASTELL
- Inskripzioa
-
Marka: kalkulagailuan CASTELL Addiator
Erregelan: A.W. FABER – CASTEL 57/54 Rb / DARMSTADT / MADE IN GERMANY
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu teknikorako erregela unibertsala, 14 eskala dituena, Darmstadt sistemaduna. Eskalak hiru bandatan hedatzen dira, mugikorra eta alderantzikagarria den erdikoan eta goiko eta beheko profiletan. Elkarrekin konbinatuz kalkulatzeko dira, kurtsore mugikor baten bidez.
Eskalen banaketa aurreko aldean:
- Goiko ertzean, 5 cm-ko eskala longitudinala (mm-tan), erregela arrunt bezala erabiltzeko.
- Goiko aldea: mantisen eskala (L), kuboen eskala (K) eta karratuen eskala (A).
- Erdiko erregelatxoa (aurreko aldea): (B) karratuen eskala, C (CI)-ren elkarrekiko eskala eta (C) oinarrizko eskala.
- Erdiko erregelatxoa (atzeko aldea): eskala esponentzialak erregelatxoan (LL1, LL2, LL3).
- Beheko aldea: oinarrizko eskala (D), eskala pitagorikoa (P), sinuen eskala (S), eta tangenteen eskala (T).
Atzeko aldean, kalkulagailu mekanikoa (addiator).