FABER CASTELL 67/98 Elektro kalkulu erregela
Deskribapena
Plastikozko kalkulu erregela, bi aldeetan zenbakiak dituena eta sakelan gordetzeko modukoa. 1/98 erregelaren ezaugarri berak ditu. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, plastiko gardeneko pieza dialduna, alboko bi ildoetara egokitzen dena, bost irakurketa trazu dituena eta eskalen gainean irristatzen dena. (Alemania, 1968)
- Izena
- FABER CASTELL 67/98 Elektro kalkulu erregela
- Medidas
- 15,8 x 4,2 x 0,45 cm
- Pisua
- 31 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1968
- Materiala
- Zura - plastikoa
- Izenpea edo marka
FABER CASTELL
- Inskripzioa
-
Erdialdean: CASTELL; artekan, enpresaren logoa eta A.W. FABER CASTELL 67/98b ELEKTRO / MADE IN GERMANY
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu teknikoko erregela, bi aldekoa, Rietz sistema duena (10 eskala), eta bereziki ingeniaritzan eta eraikuntzan erabiltzen dena. Eskalak hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz egiten da kalkulua, kurtsore mugikor baten bidez.
Aurrealdeko eskalak hauek dira:
- Goiko aldean: eskala esponentziala (LL2) eta karratuen eskala (A).
- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).
- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D) eta eskala esponentziala (LL3).
Goiko profilean: 14 cm-ko luzetarako eskala, erregela arrunt gisa erabiltzeko.
- Bibliografia
Tresna birtuala:
http://www.reglasdecalculo.com/teoriapractica/fc_virtual.htm