FABER-CASTELL 67/21 KALKULU ERREGELA
Deskribapena
Plastikozko erregela giltzatua, eskala inprimatuekin. U formako egitura finkoa dauka, erdiko erregelatxo mugikor eta alderantzikagarria, eta plastikozko kurtsore mugikor bat, adierazlearekin, alboetako zirrikituetatik mugitzen dena. Goiko ertza abiselatuta dago.
- Izena
- FABER-CASTELL 67/21 KALKULU ERREGELA
- Medidas
- 4,3 x 15,3x 0,6 cm.
- Pisua
- 20 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1965
- Materiala
- Plastikoa
- Izenpea edo marka
FABER CASTELL
- Inskripzioa
-
Erdikoa zatian, ildoan, enpresaren logoa, eta beste hau: A.W. FABER CASTELL 67/21 / MADE IN GERMANY. Erregela mugikorraren atzeko aldean: CASTELL. Atzeko aldean, grabatua, tintarik gabe: 753
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu teknikorako erregela, "poltsiko" formatukoa, Stahlbeton sistemaduna, berariaz hormigoi armatuzko eraikuntzetako kalkuluak egiteko. Eskalek hiru bandatan daude, eta erdikoa alderantzikagarria da. Hirurak elkarren artean konbinatuz kalkulua egiten da.
Eskalen banaketa:
- Goiko ertzean, 14 cm-ko eskala longitudinala (mm-tan), erregela arrunt bezala erabiltzeko.
- Goiko aldea: mantisen eskala (L), kuboen eskala (K) eta karratuen eskala (A).
- Erdiko erregelatxoa (aurreko aldea): (B) karratuen eskala, C (CI)-ren elkarrekiko eskala eta (C) oinarrizko eskala.
- Erdiko erregelatxoa (atzeko aldea): karratuen eskala (B) eta hormigoi armatuzko eraikuntzarako eskala bereziak (x, h, fe eta Ob gezi-marka).
- Beheko aldea: oinarrizko eskala (D), eskala pitagorikoa (P), sinuen eskala (S), eta tangenteen eskala (T).
Atzeko aldean, altzairuaren eta hormigoiaren tentsioen erlazioak irakurtzeko diagramak.