FABER CASTELL 52/82 D-Stab kalkulu erregela
Deskribapena
Plastiko inprimatuzko kalkulu erregela, bi aldeetan zenbakiak dituena. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, plastiko gardeneko pieza dialduna, alboko bi ildoetara egokitzen dena, bost irakurketa trazu dituena eta eskalen gainean irristatzen dena. Irakaskuntzarako erregela aurreratua da, oso zabaldua erabilera anitz dituelako, 20 eskala baino gehiago baititu. (Suitza, 1969)
- Izena
- FABER CASTELL 52/82 D-Stab kalkulu erregela
- Medidas
- 32,5 x 4,2 x 1,7 cm.
- Pisua
- 69 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1969
- Materiala
- Plastikoa
- Izenpea edo marka
FABER CASTELL
- Inskripzioa
-
Aurreko aldean: Faber – Castellen zigilua; goiko aldean: 52/82 / MADE IN/ SWITZERLAND erregelatxoan. Beste muturrean: CASTELL / D-Stab
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu teknikoko erregela, bi aldekoa, D-Stab sistema duena. Irakaskuntzarako diseinatuta dago, 20 eskala baino gehiago baititu:
Aurrealdeko eskalak hauek dira:
Goiko aldean: mantisen eskala (L), kuboen eskala (K), karratuen eskala (A).
Erregelatxoan: karratuen eskala (B), elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).
Beheko aldean: oinarrizko eskala (D) eta eskala esponentzialak (LL1, LL2 eta LL3).
Atzealdeko eskalak hauek dira:
Goiko aldean: tangenteen eskala (T1 cot T2 cot) eta ∏-ren bidez desplazatutako oinarrizko eskala (DF).
Erregelatxoan: ∏-ren bidez desplazatutako oinarrizko eskalak (CF), CF-ren elkarrekiko eskala (CIF) eta oinarrizko eskala (C).
Beheko aldean: oinarrizko eskala (D), sinuen eskala (S cos), arkuen eskala (ST) eta eskala pitagorikoa (P).