FABER CASTELL 369 kalkulu erregela
Deskribapena
Kalkulu erregela artikulatua da, zur laminatuzkoa, eta zeluloidez egindako zenbait eskala ditu. Egitura finkoa dauka, erdiko erregelatxo mugikor bat eta plastikozko bi kurtsore mugikorrekin. (Alemania, 1907)
- Izena
- FABER CASTELL 369 kalkulu erregela
- Medidas
- 15 x 2,8 x 0,9 cm.
- Pisua
- 34 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1907
- Materiala
- Zura - papera
- Izenpea edo marka
FABER CASTELL
- Inskripzioa
-
Erregelaren artekaren barruan, aurrealdean: 369 A.W. FABER / D.R.P.
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu eragiketak egiteko erabiltzen den kalkulu aparatua, baita eragiketa horien parte diren problema oro ebazteko. Edozein problema aljebraiko, trigonometriko edo tekniko ebatzi dezake.Lau eskaladun Mannheim sistema erabiltzen du.
Aurrealdeko eskalak hauek dira:
Erregelan: eskala koadratikoa (A); erregelatxoan, eskala koadratikoa (B) eta oinarrizko eskala (C);a erregelaren beheko aldean, oinarrizko eskala (D).
Atzealdean, S sinuen eskala, L eskala logaritmikoa eta T tangenteen eskala.