FABER CASTELL 1/54 Darmstadt kalkulu erregela
Deskribapena
Zur laminatuzko kalkulu erregela, hiru aldetan zenbakiak dituena. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, plastiko gardeneko pieza dialduna, alboko bi ildoetara egokitzen dena, bost irakurketa trazu dituena eta eskalen gainean irristatzen dena. (Alemania, 1970)
- Izena
- FABER CASTELL 1/54 Darmstadt kalkulu erregela
- Medidas
- 29,8 x 3,9 x 1,1 cm.
- Pisua
- 112 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1970
- Materiala
- Zura - plastikoa
- Izenpea edo marka
FABER CASTELL
- Inskripzioa
-
Aurrealdean, erdian: CASTELL; atzealdean, Faber Castellen logotipoa eta MADE IN GERMANY / Copy rigth by: A. W. FABER CASTELL / Stein bei Nürnberg legenda.
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu teknikoko erregela, Darmstadt sistema duena. Modelo orokorra da. Eskala logaritmikoen bidez, matematikarekin eta haren aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egin daitezke, baina ez du eskala berezirik kalkulu komertzialak egiteko, helburu nautikoetarako, zementu armatuzko eraikuntzetarako eta antzekoetarako. Eskalak hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz egiten da kalkulua, kurtsore mugikor baten bidez.
Aurrealdeko eskalak hauek dira:
- Goiko aldean: eskala kubikoa (K) eta karratuen eskala (A).
- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).
- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D) eta eskala pitagorikoa (P).
- Erregelatxoaren atzeko aldean: eskala esponentzialak (LL1, LL2 eta LL3)
Erregelaren atzeko aldean, erdiko taulan: pisu espezifikoen oinarrizko kalkuluak, mekanika eta makineriaren eraikuntza, eta elektronika eta erresistentzia balioak. Alboetan, sinuen angeluen eskala (S), tangenteen angeluen eskala (T) eta eskala uniformea (L) irakurtzeko bisoreak daude.