FABER-CASTELL 1/54 A KALKULU ERREGELA

Deskribapena

Erregela giltzatua, zurezko arima duena eta zeluloide inprimatuzko estalkia. U formako egitura finkoa dauka, erdiko erregelatxo mugikorra eta plastikozko kurtsore mugikor bat, adierazlearekin. Ahokatua atzeko aldean, metal pintatuzko addiator-a, eta metalezko erakuslea erantsia.

Izena
FABER-CASTELL 1/54 A KALKULU ERREGELA
Medidas
4 x 30 x 1,3 cm.
Pisua
150 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1941
Materiala
Zura - papera
Izenpea edo marka

FABER CASTELL

Inskripzioa

Barruan “CASTELL” Addiator 1/54ª – Darmstadt – A.W. FABER “CASTELL” D.R.P.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikorako erregela unibertsala, 14 eskala dituena, Darmstadt sistemaduna. Eskalak hiru bandatan hedatzen dira, mugikorra den erdikoan eta goiko eta beheko profiletan. Elkarrekin konbinatuz kalkulatzeko dira, kurtsore mugikor baten bidez.

Goiko profileko eskalak: eskla longitudinala (27 cm, mm-tan) eta mantisen eskala (L).

Eskalen banaketa aurreko aldean:

- Goiko aldea: kuboen eskala (K) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoa: (B) karratuen eskala, C (CI)-ren elkarrekiko eskala eta (C) oinarrizko eskala.

- Beheko aldea: (D) oinarrizko eskala eta (P) eskala pitatgorikoa

Beheko profileko eskalak: (S) sinuen eskala eta (T) tangenteen eskala.

Atzeko aldean, oinarrizko kalkuluak dituzten taulak eta kalkulagailu mekanikoa (addiator) daude. Alboetan, eskala esponentzialak irakurtzeko bisoreak (LL1, LL2 eta LL3).

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.