FABER CASTELL 111/54 Darmstadt kalkulu erregela
Deskribapena
Erregela artikulatua, plastiko inprimatuzko aurrealdea eta goiko profil alakatua dituena. Egitura edo erregela finko bat du, erdiko erregelatxo mugikor bat eta plastikozko kurtsore mugikor bat adierazgailu batekin. Atzeko aldean, Additor kalkulu tresna du, oinarrizko eragiketak (batuketak eta kenketak) egiteko, eta zenbait taula. Hori guztia aluminiozko xafla batean inprimatuta. (Alemania, 1959)
- Izena
- FABER CASTELL 111/54 Darmstadt kalkulu erregela
- Medidas
- 30 x 4,9 x 0,7 cm
- Pisua
- 97 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1959
- Materiala
- Plastikoa - Metala
- Izenpea edo marka
FABER CASTELL
- Inskripzioa
-
Aurrealdean, erdian: CASTELL; artekan, A.W. FABER – CASTELL 111/54 DARMSTADT. Atzealdean CASTELL / Addiator
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Darmstadt sistemako kalkulu teknikoko erregela modelo orokorra da. Eskala logaritmikoen bidez, matematikarekin eta haren aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egin daitezke, baina ez du eskala berezirik kalkulu komertzialak egiteko, helburu nautikoetarako, zementu armatuzko eraikuntzetarako eta antzekoetarako. Eskalak hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz egiten da kalkulua, kurtsore mugikor baten bidez.
Aurrealdeko eskalak hauek dira:
- Goiko aldean: eskala kubikoa (K) eta karratuen eskala (A).
- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).
-Beheko aldean: oinarrizko eskala (D), eskala pitagorikoa (P), sinu angeluen eskala (S) eta tangente angeluen eskala (T).
- Erregelatxoaren atzeko aldean: eskala esponentzialak (LL1, LL2 eta LL3)
Erregelaren atzeko aldean, erdiko taulan: pisu espezifikoen oinarrizko kalkuluak, mekanika eta makineriaren eraikuntza, eta elektronika eta erresistentzia balioak. Alboetan, sinuen angeluen eskala (S), tangenteen angeluen eskala (T) eta eskala uniformea (L) irakurtzeko bisoreak daude.
Atzeko aldean, Additor kalkulu tresna du, oinarrizko eragiketak (batuketak eta kenketak) egiteko.