FABER 350 kalkulu erregela
Deskribapena
Zurezko kalkulu erregela, hiru aldetan zenbakiak inprimatuta dituena. Beheragune bat du erdian, zeinetan ezaugarri bereko erregela mugikor bat baitu, erregelatxo deritzona, eta aluminiozko pieza edo kurtsore bat, leiho metaliko dialduna, alboko bi ildoetara egokitzen dena. (Alemania, 1900)
- Izena
- FABER 350 kalkulu erregela
- Medidas
- 26 cm
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1900
- Materiala
- Zura
- Izenpea edo marka
FABER
- Inskripzioa
-
Erdialdean: A.W. FABER / MADE IN BAVARIA
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu eragiketak egiteko erregela. Kalkulu eragiketak dituzten problema guztiak egiteko balio du: problema aljebraiko, trigonometriko eta tekniko oro ebazten ditu. Soho sistema, Engineer's Rule gisa ere ezagutzen dena, erabiltzen du.
Erregelaren eta erregelatxoaren goiko aldeko eskalei goi eskala deitzen zaie, eta horien graduazioek (berdinak dira denak) 1etik eta 100era arteko zatiketak dituzte; beheko aldean grabatuta daudenei, aldiz, behe eskala deritze, eta 1etik eta 10era arteko zatiketak dituzte.
Erregelaren goiko aldean: A eskala, 1etik 10era bitarteko hein bikoitza du, ziklo logaritmiko bikoitzekoa ere deitzen zaio, eta karratuen eskala da.
Erregelatxoaren goiko aldean: B eskala, A eskala bezalakoa da. Erregelatxoaren beheko aldean: C eskala, A eta B eskalak bezalakoa da. Erregelaren beheko aldean: D eskala, 1etik 10era bitarteko hein bakarra du, ziklo logaritmiko sinplekoa ere baderitzo.