DIAL-A-MATIC STERLING KALKULAGAILUA
Deskribapena
Kalkulu tresna mekanikoa, oinarrizko eragiketak egiten dituena (batuketak eta kenketak). Txikiagoak diren hiru gurpilekin artikulatzen diren lau gurpil horzdunek osatzen dute. Gurpil nagusiak zulatuta eta 0tik 9ra zenbatuak daude, eta eskuinetik ezkerrera unitateak, hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak ordezkatzen dituzte; puntzoi baten bidez mugitzen dira. Zifren gaineko informazioa kanpoko karkasan seinaleztatzen da.
- Izena
- DIAL-A-MATIC STERLING KALKULAGAILUA
- Medidas
- 6,2 x 20 x 0,9 cm.
- Pisua
- 50 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1962
- Materiala
- Plástico, Plastikoa
- Izenpea edo marka
SP STERLING
- Inskripzioa
-
Marka: SP STERLING / Dial A Matic ® AUTOMATIC ADDING MACHINE
Atzeko aldean, grabatua: STERLING SP Nº 568. MADE IN USA.
US PAT NO 2797.047
CANADIAN PAT. NO 556.754
BRITISH PAT. NO 773.099
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Eragiketak egiteko, puntzoia nahi den kopuruari dagokion zuloan sartzen da, eta gurpila eskuinerantz biratzen da batuketak egiteko, eta ezkerrera kenketetarako, topera iritsi arte. Zenbaki handiak batuketetarako erabiltzen dira, eta txikiak kenketetarako. Ez dauka zeroan jartzeko sistema, eta eskuz egin behar da gurpilez gurpil. Emaitzak goi aldeko leihoetan azaltzen dira.