COMPTATOR KALKULAGAILUA

Deskribapena

Batuketa eta kenketak egiten dituen tresna mekanikoa. Altzairuzko kaxak bi leiho ditu, goiko aldean bederatzi lerro bertikal horzdun ditu 0tik 9ra bitarteko zenbakiak dituztenak, alde bietan 0tik 9ra bitarteko zenbakiak grabatuta. Beheko aldeko leihoan zilindro zifratu bat dauka, emaitzak erakusten dituen plastikozko xafla garden batek babesten duena, eta alboko alde batean gurpil bat dauka kontagailua zeron jartzeko.

Jatorrizko kutxatila eztendun bat dauka piezak mugitzeko.

Izena
COMPTATOR KALKULAGAILUA
Medidas
20 x 4 x 2,5 cm.
Pisua
500 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1910
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

COMPTATOR

Inskripzioa

Aurreko aldean: COMPTATOR Atzeko aldean, grabatuta, 13149.

Jatorria.

Jatorria
Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulua egiteko pieza horzdun eta zenbakidunak eztenaren bidez mugitu behar dira zifrak aukeratzeko, haietako bakoitzak batekoak, hamarrekoak, ehunekoak etab. adierazten ditu. Eragiketaren emaitza beheko leihoan bistaratzen da.

Alboko aldean bi xaflako biradera bat dago, eta lerroak berriz bere jatorrizko posizioan jartzen ditu.

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.