LIGHTNING CALCULATOR KALKULAGAILUA
Deskribapena
Oinarrizko eragiketak egiten dituen makina mekanikoa. Zazpi gurpil horzdun, zulatu eta zenbakitu dituen joko batek osatzen du, 0tik 9ra doaz, eta moneta unitateak irudikatzen dituzte. Eskuinetik ezkerrera, aurreneko biak zentimoak dira, hurrengoak dolarrak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak eta milako hamarrekoak. Puntzoi baten bidez mugitzen dira. Zifren informazioa kanpoko karkasa metalikoan dago; handiak batuketetarako dira, eta txikiak kenketetarako. Oinarri bat du, plano makurtuan edukitzeko, eta puntzoi bat.
- Izena
- LIGHTNING CALCULATOR KALKULAGAILUA
- Medidas
- 35,5 x 10,5 x 5 cm.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1908
- Materiala
- Metala, Plastikoa
- Izenpea edo marka
LIGHTNING CALCULATOR
- Inskripzioa
-
THE lightning ADDING MACHINE CO. / NC. LOS ANGELES CALIF. U.S.A.
- Jatorria
- Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Eragiketak egiteko, puntzoia sartzen da nahi den zifrari dagokion zuloan, eta eskuinaldera biratzen da batuketak egiteko, eta ezkerraldera kenketak egiteko, mugaraino iritsi arte. Zenbaki handiak batuketak egiteko erabiltzen dira, eta txikiak, horiak direnak, kenketak egiteko. Ez dauka zeroan jartzeko sistemarik; eskuz egin behar da gurpilez gurpil. Emaitzak goiko aldeko leihoetan azaltzen dira. Gurpil bakoitzak moneta unitate bana irudikatzen du, eta eskuinetik ezkerrera, aurreneko biak zentimoak dira; hurrengoak dolarrak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak eta milako hamarrekoak.