Biderketa taula daukan Boligrafo Unibertsala
Deskribapena
Plastikozko boligrafoa, kanpoko karkasa bi piezez osatua daukana, barnekoak 1etik 12ra arteko biderketa taulen emaitzak eta taulako zifra dauzka; kanpokoak 21 leiho zirkular dauzka, eta horien gainean, lehenengoan izan ezik, 1etik 20ra arteko zenbakiak grabatuta daude.
- Izena
- Biderketa taula daukan Boligrafo Unibertsala
- Medidas
- 18 cm.
- Pisua
- 10 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1960
- Materiala
- Plastikoa
- Izenpea edo marka
UNIVERSAL
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Biderketa egiteko, kanpoko plastikozko karkasa biratzen da, nahi den zifra hautatzeko lehen leihoan. Biderketaren emaitzak ondoz ondoko leihoetan irakurtzen dira, 1etik 20ra arteko taulako zifraren ondoan.