BAGUETTES GENAILLE-LUCAS
Deskribapena
PVCzko plaka bat da, aluminiozko plantxa daukana inprimatutako paper laminatu monokromoarekin. Badauzka hamabi tableta trukagarri beren artean, faktoreetarako eskala bertikala daukan tableta edo erregleta berezia izan ezik.
- Izena
- BAGUETTES GENAILLE-LUCAS
- Medidas
- 25,5 x 1,5 x 0,4 cm (unidad)
- Pisua
- 5 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- XX. mendekoa (1885. urteko jatorrizkoaren erreprodukzioa)
- Materiala
- Metala, Papera, Plastikoa
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Biderketak kalkulatzeko tresna da, Neperren baguetteen bilakaera eta kalkulurako erregelen aurrekaria. Sistema zenbakizko taulatxoen konbinazioan oinarritzen da, eta haien artean konbinaturik, emaitzak erdiestea ahalbidetzen da. Kalkuluak bi ardatzen konbinazioan oinarritzen dira (bertikala eta horizontala), eta horien buruetan daude identifikaturik unitateak. Horizontalean faktoreetako bat eratzen da tabletak konbinatuz, eta emaitza irakurri ahal da bigarren faktorearen ardatz horizontalean, irakurtzeko (eskuinetik ezkerretara) inprimatutako triangeluak gezi moduan interpretatuz.