ARITMÓGRAFO PRODUX mekanismo bereziarekin

Deskribapena

Kalkuluak egiteko tresna mekaniko bat da, eta oinarrizko eragiketak egiteko aukera ematen du. Kaxa metalikoak hamar erregeleta metaliko ditu. Erregeletak barruan lerratzen dira, eta zifrak estalkiko arteka zenbakidunetatik irakurtzeko aukera ematen dute. Bi aldetan banatuta dago: goiko aldea, gorriz margotua, kenketetarako; eta beheko aldea, beltzez margotua, batuketetarako. Erdiko aldean, zulatuta dauden hamar zirkuluk eragiketaren emaitza erakusten dute. Jatorrizko kutxatila bat dauka, erregeletak mugitzeko erabiltzen den ezten bat daukana, eta barra bat goiko aldean, kalkulagailua zeron jartzeko.

Izena
ARITMÓGRAFO PRODUX mekanismo bereziarekin
Medidas
21,5 x 12 x 1,5 cm
Pisua
280 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1928
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

PRODUX

Inskripzioa

Idazkuna; “PRODUX”, zorroan “RECORD”

Jatorria
Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulua egiteko barruko erregeletak eztenaren bidez mugitu behar dira zifrak aukeratzeko, haietako bakoitzak batekoak, hamarrekoak, ehunekoak etab. adierazten ditu. Zenbakiak banan-banan aukeratzen dira eztena dagokion hozkan sartuta. Eragiketaren emaitza erdiko aldean zulatutako zirkuluetan bistaratzen da.

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.