ARITHMETIC QUIZ tresna hezigarria
Deskribapena
Kalkuluak egiteko makina mekanikoa, haurrek erabiltzeko sortua. Kaxa metaliko baten barruan, lau zilindro daude, eta horietako bakoitzak eragiketa matematiko bat irudikatzen du (batuketa, kenketa, biderketa edo zatiketa). Aurrealdeko leihoetan, eragiketak agertzen dira; gainekoetan, berriz, emaitzak. Emaitzak ezkutatu egin daitezke, atetxo batzuen bidez. (Ingalaterra, 1945)
- Izena
- ARITHMETIC QUIZ tresna hezigarria
- Medidas
- 18 x 15 x 10 cm
- Pisua
- 400 gr
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1945
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
Arithmetic Quiz
- Inskripzioa
Aurrealdean: Artihmetic Quiz / PETER PAN GEGD
Atzealdean: INSTRUCTIONAL EDUCATIONAL / MADE IN ENGLAND
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Kalkuluak egiteko tresna hezigarria, oinarrizko eragiketak (batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak) egiten dituena. Karkasa baten barruan, lau arrabola daude, eta horietako bakoitzak kalkulu eragiketa bat irudikatzen du. Arraboletan, eragiketa matematikoak eta haien emaitzak daude inprimatuta. Alboko palankekin eragiten zaie arrabolei. Aurrealdeko leihoan, eragiketa agertzen da; goikoan, aldiz, emaitza, zeina ezkutatu egin baitaiteke nahi izanez gero, atetxo batzuen bidez.