ARISTO Nr. 868 studio KALKULU ERREGELA

Deskribapena

Plastikozko erregela artikulatua, bi alde finkorekin (goikoa eta behekoa) eta erdiko erregelatxo mugikorrarekin. Ifrentzuko mutur laburretan plastikozko gogorgarriak dauzka, eta zirrikituak, erdiko erregelatxoaren mugimenduak errazteko. Haien gainetik, plastikozko kurtsore mugikorra, torlojuz lotutako ardatz metalikoen gaineko adierazle inprimatuarekin.

Izena
ARISTO Nr. 868 studio KALKULU ERREGELA
Medidas
4,5 x 16,5 x 0,5 cm.
Pisua
30 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1953
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

ARISTO

Inskripzioa

Atzeko aldean, beheko erregelan grabatua: DBGM

Atzeko aldean, erdiko erregelan hau irakurtzen da: ARISTO / Nr. 868 / MADE IN GERMANY; goiko aldean, tintyarik gabe grabatua: ARISTO - STUDIO

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikorako erregela, bi aldekoa, 23 eskala dituena, bereziki ingeniarientzat, matematikarientzat, fisikarientzat, kimikarientzat eta ingeniaritza eta goi mailako eskola teknikoetako ikasleetzan. Eskalak hiru bandatan hedatzen dira, erdikoa mugikorra dela, diseinu argi eta sinoptikoarekin. Elkarrekin konbinatuz, kalkulatzeko aukera ematen dute, kurtsore mugikor baten bidez.

Eskalen banaketa aurreko aldean:

- Goiko aldea: tangenteen, sinuen eta arkuen eskalak (ST, T1, T2) eta π (DF)-ren bidez desplazatutako oinarrizko eskala.

- Erdiko erregelatxoa: π (DF)-ren bidez desplazatutako oinarrizko eskala, CF (CIF)-eko elkarrekiko eskala, C (CI)-ren elkarrekiko eskala eta (C) oinarrizko eskala.

- Beheko aldea: oinarrizko eskala (D), eskala pitagorikoa (P) eta sinuen eskala (S).

Eskalen banaketa atzeko aldean:

- Goiko aldea: eskala esponentzialak (LL01, LL02, LL03) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoa: karratuen eskala (B), mantisen eskala (L), kuboen eskala (K) eta (C) oinarrizko eskala.

- Beheko aldea: (D) oinarrizko eskala eta eskala esponetzialak (LL3, LL2, LL1).

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.