ARISTO Nr. 867U kalkulu erregela

Deskribapena

Darmstadt sistema darabilen kalkulu teknikoko erregela. Plastikoz egina dago, eta eskalak ditu inprimatuta. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, plastiko gardeneko pieza dialduna, alboko bi ildoetara egokitzen dena, bost irakurketa trazu dituena eta eskalen gainean irristatzen dena. (Alemania, 1961)

Izena
ARISTO Nr. 867U kalkulu erregela
Medidas
16 x 4,5 x 0,6 cm
Pisua
25 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1961
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

ARISTO

Inskripzioa

Aurreko aldean: ARISTO / Nr. 867U

Atzeko aldean: ARISTO - DASMSTADT DENNERT & PAPE HAMBURG

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Darmstadt sistema darabilen kalkulu teknikoko erregela. Eskala logaritmikoen bidez, matematikarekin eta haren aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egin daitezke, baina ez du eskala berezirik kalkulu komertzialak egiteko, helburu nautikoetarako, zementu armatuzko eraikuntzetarako eta antzekoetarako. Eskalak hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz egiten da kalkulua, kurtsore mugikor baten bidez.

Goiko aldean, 15 cm-ko erregela bat du; beheko aldean, berriz, 01:40 eskalako erregela.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: eskala kubikoa (X3) eta eskala koadratikoa (X2).

- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (X 2/z), B-ren elkarrekiko eskala (X 1/2), C-ren elkarrekiko eskala (1/x) eta oinarrizko eskala (Xz).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (X), eskala pitagorikoa (P), sinuen eta tangenteen eskalak.

- Erregelatxoan, atzealdean: eskala logaritmikoak (lgx) eta esponentzialak (e0,01x, e0,1x eta ex).

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.