ARISTO Nr. 810 puck KALKULU ERREGELA
Deskribapena
Plastikozko erregela artikulatua, bi zati finko dituena (goikoa eta behekoa), erdi aldeko erregelatxo mugikorra eta plastikozko kurtsore frontal mugikorra, adierazle inpresoarekin. Goiko ertzean, beheratua, luzerako eskala bat dauka inprimatua. Atzeko aldeko eskuin alboko mutur leunean, leiho bat dago, erdi aldeko erregelatxoaren atzeko aldeko eskalak irakurtzeko.
- Izena
- ARISTO Nr. 810 puck KALKULU ERREGELA
- Medidas
- 2,3 x 12 x 0,6 cm.
- Pisua
- 10 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1965
- Materiala
- Plastikoa
- Izenpea edo marka
ARISTO
- Inskripzioa
-
Aurreko aldean hauxe irakurtzen da: ARISTO / Nr 810 / MADE IN / GERMANY
Atzeko aldean, grabatua, tintariuk gabe: GFO1 [= Geretsrieden fabrikatua (Alemania), 1965, 1. lotea].
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu tekniko unibertsalerako erregela, 9 eskala dituena, eraikuintzako ingeniarientzat, arkitektoentzat, eraikitzaileentzat, industria maisuentzat, teknikarientzat eta artisauentzat, bereziki. Eskalek hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz kalkulua egiten ahal da kurtsore mugikor frontal baten bidez.
Eskalen banaketa aurreko aldean:
- Goiko aldea: zatiketa luzera (10 cm, mm-tan eskalatuta)
- Goiko aldea: karratuen eskala (A)
- Erdiko erregelatxoa: (B) karratuen eskala, C (CI)-ren elkarrekiko eskala eta (C) oinarrizko eskala.
- Beheko aldea: (D) oinarrizko eskala eta kuboen eskala (K).
Eskalen kokapena erregelatxoaren atzeko aldean: (S) sinu eta kosinuen eskala, (L) mantisen eskala, eta (T) tangenteen eta kotangenteen eskala.