ARISTO Nr 1067U Darmstadt kalkulu erregela

Deskribapena

Darmstadt sistema darabilen kalkulu teknikoko erregela. Plastikoz egina dago, eta eskalak ditu inprimatuta. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, plastiko gardeneko pieza dialduna, alboko bi ildoetara egokitzen dena, bost irakurketa trazu dituena eta eskalen gainean irristatzen dena. (Alemania, 1969)

Izena
ARISTO Nr 1067U Darmstadt kalkulu erregela
Medidas
58 x 5 x 1 cm.
Pisua
200 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1969
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

ARISTO

Inskripzioa

Aurreko aldean: ARISTO / Nr. 1067U / MADE IN GERMANY

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Darmstadt sistema darabilen kalkulu teknikoko erregela. Eskala logaritmikoen bidez, matematikarekin eta haren aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egin daitezke, baina ez du eskala berezirik kalkulu komertzialak egiteko, helburu nautikoetarako, zementu armatuzko eraikuntzetarako eta antzekoetarako. Eskalak hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz egiten da kalkulua, kurtsore mugikor baten bidez.

Goiko aldean, 50 cm-ko erregela bat du.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: eskala kubikoa (K) eta eskala koadratikoa (A).

- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), B-ren elkarrekiko eskala (BI), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D), eskala pitagorikoak (P), sinuen eskala (S) eta tangenteen eskala (T).

Erregelatxoan, atzeko aldean: eskala logaritmikoa (L) eta eskala esponentzialak (LL1, LL2 eta LL3).

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.