ALPINA
Deskribapena
Kalkulatzeko makina eramangarri eta artikulatua. Bi ataletan osatzen da. Goiko atalak, kolore horikoak, konfigurazio, eragintza eta kondukzio mekanismoak dauzka. Kontagailu zentral bat dauka, zortzi disko horzdun eta zenbakizko adierazleak dauzkana, zeharkako zirrikituak dituen beltzez margotutako metalezko karkasa batean. Alde batean, plastikozko heldulekudun biradera bat dauka eragiteko. Beheko atalean, aluminio grisezko karkasarekin, sei digituko eragiketen kontagailua eta 13 digituko totalizatzailea ikusteko bi leiho dauzka, bietan zenbakiak zuriz dauzkaten diskoen beltzaren gainean). Kontagailu nagusiak bezala, plastikozko markagailuak dauzkan erregleta metaliko bat dauka.
Diseinua aukeran mahai gaineko euskarri batean jarri ahal izateko pentsatua zegoen, baina ale honek ez dauka euskarria.
- Izena
- ALPINA
- Medidas
- 18,5 x 7,5 x 3 cm.
- Pisua
- 500 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1961
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
ALPINA
- Inskripzioa
Euskarriko etiketa: ALPINA.
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Kalkulagailu mekaniko eramangarria, gurpil horzdunak daukana. Sistema kontagailu zentral batean oinarritzen da, zenbakizko seriei dagozkien beste hainbeste horzdun zortzi disko dauzka, eta hor jartzen da eragiketa egiteko zifra. Eragiketa aritmetikoak ebaztea ahalbidetzen du batuketak eta kenketak konbinatuz erdiko kontagailuaren zeharkako desplazamenduaren bidez. Eragiketaren kalkulua egiteko, alde batean dagoen biraderari eragiten zaio modu konbentzionalean (gehitu eskuinera, eta kendu ezkerrera), eta horrek emaitza jartzen du beheko totalizatzailean, sei digituko eragiketen kontagailuaren ondoan. Hiru zenbakizko serieen irakurketa eta korrespondentzia errazteko xedez, posizio markagailuak daude.