WOLVERINE ADDING MACHINE tresna hezigarria
Deskribapena
Haurrentzako kalkulu makina mekanikoa. Kaxa metalikoak lau zutabe ditu, eta zutabe bakoitzak 9 zulo, 1etik 9raino zenbakituak. Plakek, eskuinetik ezkerrera, unitateak, hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak adierazten dituzte. Emaitza beheko lau leiho biribiletan azaltzen da. Oharrak hartzeko koadernoa eta arkatza ere baditu. 2243884 zenbakidun patentea, Pittsburg, PA (AEB, 1945)
- Izena
- WOLVERINE ADDING MACHINE tresna hezigarria
- Medidas
- 19 x 36 x 11 cm
- Pisua
- 650 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1945
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
Woverine
- Inskripzioa
Karkasaren goiko aldean: ADDING MACHINE / PATENT 2243884; Logo WOLVERINE / MADE IN USA
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Abako katedunaren antzeko tresna hezigarria. Batuketak egiteko tresna mekaniko bat da. Lau zutabe mugikor ditu, zulodunak, eta unitateak, hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak adierazten dituzte, hurrenez hurren. Zutabeetako zuloak 1etik 9ra zenbakituta daude. Atzamarraz, nahi den zenbakia hautatu behar da, eta zutabea beherantz mugitu. Zifra beheko leihoan markatuta gelditzen da.