UNIQUE UNIVERSAL kalkulu erregela

Deskribapena

Zur ijeztuz egindako kalkulu erregela honek eskalak dauzka grabatuta aurreko aldean. Bi piezaz osatuta dago: erregela izeneko gorputzaz, zentzu hertsian, eta erregelaren barruko erdiko beheragunean desplazatzen den erregelatxoaz, hau da, kristala daukan metalezko kurtsore edo leihoan. Atzeko aldean, formula trigonometrikoen, sinuen eta tangenteen taulak dauzka. (Ingalaterra, 1940)

Izena
UNIQUE UNIVERSAL kalkulu erregela
Medidas
30 x 3 x 0,9 cm.
Pisua
50 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1940
Materiala
Zur ijeztua
Izenpea edo marka

UNIQUE

Inskripzioa

Erregelatxoan: THE UNIQUE / LOG LOG / SLIDE RULE / MADE IN / ENGLAND

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Darmstadt sistemako kalkulu erregela teknikoa, eragiketa matematikoak ebazteko. Bere eskala logaritmikoei esker, matematikarekin eta bere aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egin daitezke. Eskalek hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz kalkulua egiteko, kurtsore mugikor baten bidez.

Eskalen kokalekua:

- Erregelaren goiko aldean: eskala esponentziala eta eskala koadratikoa (A).

- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D) eta eskala esponentziala.

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.