TAVERNIER-GRAVET kalkulu erregela

Deskribapena

Kalkulu teknikoko erregela hau plastikozkoa da eta oinarrizko eskalak, eskala logaritmikoak eta eskala esponentzialak dauzka inprimatuta. Hiru piezaz osatuta dago: erregela izeneko gorputzaz, zentzu hertsian, erregelaren barruko erdiko beheragunean desplazatzen den erregelatxoaz, eta diala daukan plastiko gardeneko pieza batez, bost irakurketa-trazuz hornitua, alboko bi ildaskari lotzen zaiona eta eskalen gainetik irristatzen dena. (Frantzia, 1940)

Izena
TAVERNIER-GRAVET kalkulu erregela
Medidas
29,5 x 4 x 1 cm.
Pisua
110 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1940
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

TAVERNIER - GRAVET

Inskripzioa

Erregelaren artekan: MADE IN FRANCE - TAVERNIER GRAVET - Darmstadt

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela honek Darmstadt sistema darabil. Oinarrizko eskalei eta eskala logaritmikoei eskala esponentzialak gehitzen zaizkie, eta matematikarekin eta bere aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egitea ahalbidetzen dute. Eskalak hiru bandatan daude banatuta, eta erdikoa mugikorra da. Kalkulua egiteko, hirurak elkarren artean konbinatzen dira, kurtsore baten bidez.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: eskala kubikoa (K) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldea: oinarrizko eskala (D) eta eskala logaritmikoa (L).

Erregelatxoaren atzeko aldean eskala esponentziala dauka (LL3).

Goiko aldean 27 cm-ko erregela bat dauka, eta 1:40 eskalako erregela bat. Beheko aldean sinuen eta tangenteen eskalak dauzka.

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.