SWIFT Handy calculator
Deskribapena
Kalkulu tresna mekanikoa, oinarrizko eragiketak egiten dituena (batuketak eta kenketak). Plastikozko karkasa bat da, barruan puntzoi batez mugitzen diren zazpi gurpil horzdun dituena. Gurpilak koloretakoak dira eta bakoitza zenbatuta dago, 0tik 9ra. Goiko aldean eragiketaren emaitza erakusten duten zazpi leiho dauzka. Zeron jartzeko palanka bat dauka, eta puntzoi bat eskuineko alboan.
- Izena
- SWIFT Handy calculator
- Medidas
- 8,5 x 14 x 13 cm
- Pisua
- 400 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1960
- Materiala
- Plastikoa
- Izenpea edo marka
SWIFT
- Inskripzioa
Goiko aldean: SWIFT Handy calculator
Oinarrian “MADE IN HONG KONG NO 163”
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Eragiketak egiteko, zifrak gurpilez gurpil aukeratzen dira puntzoiarekin, gorantz edo beherantz biraraziz, batuketak edo kenketak ote diren, horren arabera. Horietako bakoitzak unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak, hamar milakoak, ehun milakoak eta milioiak adierazten ditu. Emaitzak goi aldeko leiho zirkularretan aurkezten dira. Zazpì gurpilak zeron jartzeko, ezkerreko palankari bultzatzen zaio.