STAR ADDING MACHINE TODD PROTECTOGRAPH
Deskribapena
Kalkulurako metalezko gailua, oinarrizko eragiketak (batuketak eta kenketak) egitea ahalbidetzen duena. Bederatzi gurpil horzdunak eta 1etik 9ra arteko zenbakidunak dauzka. Haien gainean, bederatzi leihoko bi lerro, eragiketaren emaitza irakurtzea ahalbidetzen dutenak, eta bi tekla dauzka. Eskuineko aldean ezabatzeko bi tekla daude. Sarraila daukan babesteko estalki bat dauka.
- Izena
- STAR ADDING MACHINE TODD PROTECTOGRAPH
- Medidas
- 16 x 17 x 13 cm.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1960
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
TODD GATES COMPANY
- Inskripzioa
Estalkian: TODD
Goiko aldean: THE TODD GATES COMPANY
Beheko aldean, zk.: 39910 eta RUST PROOFED PARKER PROCESS etiketa.
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Eragiketak egiteko, bederatzi gurpilak birarazten dira, nahi den zenbakia markatu arte. Bakoitzak adierazten ditu, eskuinetik ezkerrera, batekoak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak, milako hamarrekoak, milako ehunekoak... Hurrenez hurren batu edo kendu nahi diren zifrak hautatuta, emaitzak azaltzen dira goiko aldeko leihoetan.