SEIDEL & NAUMMAN KALKULAGAILUA
Deskribapena
Batuketa eta kenketak egiteko tresna mekanikoa. Altzairuzko kaxa bat da, eta bi leiho ditu, beheko aldean bederatzi lerro bertikal horzdun 0tik 9ra bitarteko zenbakiak dituztenak, alde bietan 0tik 9ra bitarteko zenbakiak grabatuta. Goiko aldeko leihoan zilindro zifratu bat dauka, eta eragiketaren emaitzak erakusten ditu. Alboko palankaren bidez kontagailua zeron jartzen da.
- Izena
- SEIDEL & NAUMMAN KALKULAGAILUA
- Medidas
- 21 x 8 x 4,5 cm.
- Piezaren historia
-
Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1910
- Materiala
- Metala
- Inskripzioa
AKT: GESELLSCHAFT / VORM / SEIDEL & NAUMANN / DRESDEN
Alboan, biraderaren ondoan: “3338”
- Jatorria
- Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulua egiteko pieza horzdun eta zenbakidunak eztenaren bidez mugitu behar dira zifrak aukeratzeko, haietako bakoitzak batekoak, hamarrekoak, ehunekoak etab. adierazten ditu. Eragiketaren emaitza goiko leihoan bistaratzen da.
Alboko aldean bi xaflako biradera bat dago, eta lerroak berriz bere jatorrizko posizioan jartzen ditu.