RESULTA BS7
Deskribapena
Kalkulatzeko makina metalezkoa, margotutako xaflazko karkasa eta zenbaki inprimatu beltzak dauzkana. Hiru gorputz mailakatuak dauzka: behealdean, sakatzeko barra eta zazpi leiho laukizuzen dituen bisore bat, barneko beste hainbeste disko dauzkana zenbaki inprimatuekin; erdikoak zeharkako zortzi zirrikitu dauzka, batek palanka bertikala eta beste zazpiak kalkulu unitateak sartzeko horzdun disko banari dagozkienak; goiko aldean, beste bisore bat dauka kontagailua ikusteko. Eskuineko alboan, goiko biradera heldulekuduna, tope bat barra sakagarria finkatzeko eta erakuslearentzako euskarria, metalikoak era berean. Badauka erakuslea.
- Izena
- RESULTA BS7
- Medidas
- 9,5 x 10 x 15
- Pisua
- 1.600 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1951
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
RESULTA
- Inskripzioa
Goiko aldean: RÉSULTA BS7 / DRP Aust. P.
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Mahai gaineko kalkulagailu mekanikoa, gurpil horzdunak daukana. Aldez aurretik, egin beharreko eragiketa mota doitu behar da alboko palankaren bidez, batuketa (A) edo kenketa (S). Sistema kontagailu zentral batean oinarritzen da, zenbakizko seriei dagozkien beste hainbeste horzdun zazpi disko dauzka, eta hor jartzen da eragiketa egiteko zifra erakusle baten bidez. Eragiketa kalkulatzeko, eskuineko alboan dagoen biraderari eragiten zaio. Aurrean dagoen sakatzeko barra batek datuen sarrera segmentuka askatzea ahalbidetzen du. Bi bisoretan, goikoan eta behekoan, sartutako zifra eta eragiketen emaitza ikusten da.