REISS DARMSTADT KALKULU ERREGELA
Deskribapena
Metalezko erregela artikulatua lupa tolesgarriarekin. U erako aluminiozko egitura finko bat dauka, erdiko erregelatxoa eta kurtsorea mugikorra, ertz metalikoekin eta plastikozko bisoreekin aurrean eta atzean, markagailu inprimatuarekin, eta lupa tolesgarri bat aurreko aldean.
- Izena
- REISS DARMSTADT KALKULU ERREGELA
- Medidas
- 5 x 30 x 3 cm.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1955
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
REISS DARMSTADT
- Inskripzioa
REISS DARMSTADT
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu teknikorako erregela unibertsala bi aldekoa, 15 eskala dituena, Darmstadt sistemaduna. Eskalak hiru bandatan daude, erdikoa mugikorra da. Elkarrekin konbinatuz, kalkulatzeko aukera ematen dute, kurtsore mugikor baten bidez.
Eskalen banaketa aurreko aldean:
- Goiko aldea: kuboen eskala (K) eta karratuen eskala (A).
- Erdiko erregelatxoa: (B) karratuen eskala, C (CI)-ren elkarrekiko eskala eta (C) oinarrizko eskala.
- Beheko aldea: (D) oinarrizko eskala eta mantisen eskala (L).
Eskalen banaketa atzeko aldean:
- Goiko aldea: eskala trigonometrikoak (kosinuak, sinuak/tangenteak).
- Erdiko erregelatxoa: eskala logaritmikoak (LL1, LL2, ll3).
- Beheko aldea: eskala trigonometrikoak (sinuak, tangenteak).