RECNOMATIC kalkulagailua
Deskribapena
Oinarrizko eragiketak (batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa) egiten dituen kalkulurako jokoa. Plastikozko gainazal batean jartzen dira manipulatzeko behar diren osagaiak. Beheko aldean, 1etik 10era arteko zenbakiak dauzkan taula higikor baten bidez zifrak hautatzen dira, eta erakusle bat daukan gizon baten irudi batek eragiketaren emaitzan markatzen du. Emaitzak 12,2 x 5 neurriko xafla batean inprimaturik daude, eta xafla desberdina da eragiketa bakoitzerako (batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa).
- Izena
- RECNOMATIC kalkulagailua
- Medidas
- 268,5 x 18,5 x 1 cm
- Pisua
- 100 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1972
- Materiala
- Plastikoa
- Izenpea edo marka
-
RECOMATIC
- Inskripzioa
-
Inprimakia: RECOMATIC © Copyright Lest rig AG 1972 Pat Pend.
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Oinarrizko eragiketak egiteko kalkulu-mekanismo xumea. Eragiketa hautatzen da arbel itxurako (12,5 x 5 cm) taula jartzean, eta horietan azaltzen dira marrazturik emaitza emango duten zenbakiak. Beheko aldean, 1etik 10era arteko zenbakiak dauzkan taula batean bi mekanismo higikorrekin bi zifra hautatzea ahalbidetzen du. Pieza horiek mugitzean, erakusle bat daukan gizaki baten irudi batek eragiketaren emaitza markatzen du.