RAY KALKULAGAILUA moztua

Deskribapena

Kalkulu tresna mekanikoa, oinarrizko eragiketak egiten dituena. Zazpi gurpil horzdunek, zulatu eta 0tik 9ra zenbatuek, osatzen dute; puntzoi baten bidez mugitzen dira. Zifren informazioa metalezko kanpoko karkasan seinalatua dago; handiak batuketetarako erabiltzen dira, eta txikiak kenketetarako. Kanpoko xafla sekzionatua dago, barneko mekanismoa ikusi ahal izateko.

Izena
RAY KALKULAGAILUA moztua
Medidas
22,5 x 5,5 x 1,5 cm.
Pisua
675 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1905
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

THE RAY COMPANY

Inskripzioa

 

“THE RAY COMPANY / NEW YORK CITY” “TO ADD / TO SUBTRACT / TO CLEAR”

“GUARANTEED THREEE YEARS”. “PATENTS APPLIED FOR RAY TRADES MARK”

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Eragiketak egiteko, puntzoia nahi den kopuruari dagokion zuloan sartzen da, eta gurpila eskuinerantz biratzen da batuketak egiteko, eta ezkerrera kenketetarako, topera iritsi arte. Zenbaki handiak batuketetarako erabiltzen dira, eta txikiak kenketetarako. Ez dauka zeroan jartzeko sistema, eta eskuz egin behar da gurpilez gurpil. Emaitzak goi aldeko leihoetan aurkezten dira.

Gurpil bakoitza moneta-unitate bati dagokio; eskuinetik ezkerrera, unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak, hamar milakoak, ehun milakoak eta milioiak.

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.