QUICK ADDER BATUKETA MAKINA

Deskribapena

Tresna honek plastiko gorriko karkasa laukizuzena dauka, eta goiko aldean T formako plastiko zuriko hiru sakagailu dauzka. Aurreko aldean hiru bisore dauzka barneko disko zurietan inprimatutako unitateak irakurtzeko, eta haietako bakoitza karkasaren gainean grabatutako kontabilitate unitate batekin identifikatzen du.

Izena
QUICK ADDER BATUKETA MAKINA
Medidas
5 x 9 x 2 cm
Pisua
20 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1960
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

QUICK ADDER

Inskripzioa

Aurrealdean grabaturik eta margotuta, irakurtzen da: QUICK ADDER.

Goiko aldean, grabaturik: Nº 6319 MADE IN HONG KONG / DESIGN REGD

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kontagailu mekaniko eramangarria kontabilitate eragiketak egiteko. Makinak hiru motatako kontabilitate unitateak sartzea ahalbidetzen du (zentimoak, dimeak eta dolarrak) esku bateko hiru hatzen bidez erabiliak izateko diseinaturik dauden hiru sakagailuren bidez. Sakatze bakoitzarekin, unitate bat gehitzen da erdiko kontagailuaren diskoetan, eta unitate bakoitzari dagokion bisorearen bidez emaitza berreskuratzea ahalbidetzen du. Diskoek soilik jasotzen dituzte unitateak, hortaz, eragiketaren gehienezko emaitza 9,99 $ da.

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.