PRAMY KALKULAGAILUA bider eta zati
Deskribapena
Tresna honek kanpotik plastiko beltzezko karkasa dauka, oin lauarekin eta puntu erdiko errematearekin, aurrealdean leiho bat irekitzen da luzetara, eta hari beheko aldean markaturik dagoen zenbakia dagokio. Barnean, paper inprimatuarekin forratutako plastikozko zilindro higikorra, eragiteko koroa bat daukana kanpoan, beste zenbaki-eskala batean paper inprimatua daukan eraztun batekin.
- Izena
- PRAMY KALKULAGAILUA bider eta zati
- Medidas
- 6 x 16 x 6,5 cm.
- Pisua
- 180 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1950
- Materiala
- Plastikoa
- Izenpea edo marka
PRAMY
- Inskripzioa
Kanpoaldean: PATENTADO MULTI Y DIVIS PRAMYPRAMY
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Kalkulurako tresna eramangarria biderketa eta zatiketa eragiketak egiten laguntzeko. Bisore bat daukan karkasa bat dauka, 2tik 20ra arteko zenbakien eskala dagokiona. Barnealdean zilindro bat dauka, era berean 2tik 20ra arteko zenbakiak dauzkana heldulekuan, zeinak, biratzean, ahalbidetzen baitu zilindroan eta karkasan konbinatu diren zenbakien biderketaren emaitzak bisorean kokatzea.