ORIGINAL ODHNER MOD. 239 239 (ebakia)
Deskribapena
Metalezko kalkulagailu mekanikoa, gurpil horzdunak daukana, Odhner motakoa. Hiru gorputzen justaposizioz eratua dago, eta haietako bakoitzak heldulekudun arrabol bana dauka: behealdea oinarria da eta bi sakagailu dauzka; haren gainean gorputz higikor batek eragiketen zenbatzailea eta totalizatzailea dauzka; goiko gorputza, kalkulurako disko nagusiari dagokio, eta montaturik dauzka hamar diskoetako lau beren palanka mugikorrekin eta goiko zenbatzailea plastiko beltzezko zenbakidun diskoekin. Zenbakidun diskoen hiru ardatzetako bakoitzak alboko palanka dauka heldulekuarekin. Ez dauka kanpoko karkasa helburu didaktikoengatik.
- Izena
- ORIGINAL ODHNER MOD. 239 239 (ebakia)
- Medidas
- 32 x 12 x 16 cm.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1960
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
ORIGINAL ODHNER
- Jatorria
- Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Mahai gaineko kalkulagailu mekanikoa, gurpil horzdunak daukana. Karkasarik gabeko ale honek ahalbidetzen du disko zentral batean oinarritzen den sistema, gainean palanka baten bidez mugi daitekeen koroa birakari bat daukanaren mekanismoaren xehetasunak ikustea. Hagatxoak dituen hamar zirrikitu ditu (hemen soilik daude lau muntaturik), eta horietan adierazten da eragiketa egiteko balioa. Biraderari ematen zaion aldearen arabera batuketak edo kenketak egingo dira. Biderketak eta zatiketak egiteko ondoz ondoko batuketen eta kenketen metodoa erabiltzen da, hurrenez hurren. Beheko ezkerreko aldean, zortzi zifratako kontagailu batek egindako eragiketak zenbatzen ditu (pieza honetan soilik daude lau muntaturik). Eskuinean, zenbaketak hamarnaka egitea ahalbidetzen duen karro higikor batean gainean dagoen 10 digituko totalizatzaile batean (hemen soilik daude hiru digitu muntaturik), eragiketen emaitzak jasotzen dira.