OMEGA KALKULAGAILUA

Deskribapena

Bi elementuz osatuta dagoen kalkuluak egiteko makina mekanikoa, beheko aldean Bamberger motako makina bat dago, bederatzi erregeleta zenbakidunekin. Goiko aldean Napier motako kalkuluak egiteko beste makina bat dago bederatzi zutabe zenbakidun eta zulatuekin eta bere ezkerretara beste bederatzi lerro horizontal zenbakiak aukeratzeko. Jatorrizko kutxatila dauka.

Izena
OMEGA KALKULAGAILUA
Medidas
11,5 x 39 x 2 cm.
Pisua
2.000 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1903
Materiala
Zura - Metala
Izenpea edo marka

OMEGA CALCULATING MACHINE.

Inskripzioa

“OMEGA CALCULATING MACHINE. Trade Mark” “Patents in all countries appl’d for”

“MULTIPLIKAND DIVISOR” “D.R.PAT. ang Patents pending OMEGA TRADE MARK REGISTRED MULTIPLIKATOR UND QUOTIENT”

 

Jatorria
Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Bamberger motako kalkulagailua horizontalki mugitzen diren bederatzi erregeleta dituen makina bat da. Nahi den zenbakia barran jartzen da hatza botoian jarri eta ezkerretara ahalik eta gehien lerratuz. Barra bakoitzak batekoak, hamarrekoak, ehunekoak etab. adierazten ditu. Aukeratutako zenbakien batura eskuineko zuloetan agertzen da.

Napierren sisteman oinarrituta dagoen biderketak eta zatiketak egiteko makinak bederatzi zutabe zenbakidun ditu eta ezkerreko lerroek, batekoak, hamarrekoak, ehunekoak etab. adierazten dituztenen bidez aukeratutako zenbakiak agertzen dira zutabeetan.

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.