LOFTUS kalkulu erregela

Deskribapena

Zenbakizko eskalak inprimatuta dauzkan zurezko kalkulu erregela da, eta aukera ematen du eragiketa aritmetiko konplexuak egiteko, hala nola biderketak, zatiketak, eragiketa trigonometrikoak, e.a. Lau pieza ditu: erregela izeneko gorputzean dauden bi beheragune eta horietan kokatutako ezaugarri bereko bi erregela mugikor, erregelatxo izenekoak. (Ingalaterra, 1896)

Izena
LOFTUS kalkulu erregela
Medidas
63,5 x 5,5 x 1 cm.
Pisua
200 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1896
Materiala
Zura - Metala
Izenpea edo marka

LOFTUS.

Inskripzioa

LOFTUS. Maker 321 Oxfors St London

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Zurezko kalkulu teknikoko erregela honek Rietz sistema darabil. Inprimatutako eskalak dauzka, eta aukera ematen du eragiketa aritmetiko konplexuak nahiz trigonometrikoak egiteko.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Erregelaren goiko aldean: eskala koadratikoa (A).

- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), oinarrizko eskala (C).

- Erregelaren erdiko aldean: oinarrizko eskala (D), angelu txikien eskala (ST).

- 2. erregelatxoan: eskala (E).

- Erregelaren beheko aldean: logaritmoen eskala (L) eta tangenteen eskala (T).

Atzeko aldean:

- Erregelaren goiko aldean: eskala koadratikoa (A).

- Erregelatxoan: [ ].

- Erregelaren erdiko aldean: eskala koadratikoa (B), oinarrizko eskala (C).

- 2. erregelatxoan: oinarrizko eskala (C).

- Erregelaren beheko aldean: oinarrizko eskala (C).

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.