KL1 KALKULU ERREGELA

Deskribapena

Erregela zirkular giltzatu bat nikelezko kutxa baten barruan, beirazko estalkiarekin eta markatzaile finko pintatuarekin, aurreko aldean. Barruan, metalezko bi dial errotatibo, eskala grabatu inprimatuekin, finkoa aurreko aldean eta mugikorra atzeko aldean, eta erradio-kurtsore birakariak, kanpoko nikel-koroak eragindakoak. Jarraibideen liburuxka dauka (errusieraz), eta 1965ean zigilatutako bermea, eta jatorrizko kutxa.

Izena
KL1 KALKULU ERREGELA
Medidas
5,5, x 1,4 x Ø 5 cm.
Pisua
30 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1960
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

Marka esferan idatzita, zirilikoz.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikorako erregela zirkularra, alde bikoa, poltsiko-erlojua bezalakoa, eragiketa trigonometrikoak eta matematikoak egiteko. Bi dial ditu, eskalekin; dial bat piezaren aurreko aldeari dagokiona (finkoa) eta bestea atzeko aldeari (mugikorra), erradio-kurtsore mugikorra dauka eta markatzaile finkoa atzeko aldean.

Aurreko aldeak 3 eskala ditu: oinarrizko eskala zirkularra (kanpokoa); sinuen eskala (erdikoa); tangenteen eskala, kiribila (barrukoa).

Atzeko aldeak 2 eskala ditu: karratuen eskala (kanpokoa) eta oinarrizko eskala (C).

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.