KEUFFEL & ESSER 4058 kalkulu erregela
Deskribapena
Kalkulu erregela, zurezkoa, aurreko aldean zenbait eskala grabatuta dituena. Bi piezaz osatuta dago: erregela izeneko gorputzaz, zentzu hertsian, eta erregelaren barruko erdiko beheragunean desplazatzen den erregelatxoaz. Atzeko aldean, pisuen eta neurrien taulak dauzka grabatuta. (AEB, 1920)
- Izena
- KEUFFEL & ESSER 4058 kalkulu erregela
- Medidas
- 27 x 3 x 0,9 cm
- Pisua
- 25 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1920
- Materiala
- Zura
- Izenpea edo marka
KEUFFEL & ESSER Co.
- Inskripzioa
Aurreko aldean: KEUFFEL & ESSER Co. NEW YORK.
Erregelatxoan: 4058
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Mannheim sistemako kalkulu erregela teknikoa, eragiketa aritmetikoak egiteko.
Aurrealdeko eskalak hauek dira:
- Erregelaren goiko aldean: karratuen eskala (A).
- Erregelatxoan: karratuen eskala (B) eta oinarrizko eskala (C).
- Erregelaren beheko aldean: oinarrizko eskala (D).
Atzealdeko eskalak hauek dira::
- Erregelatxoan: sinuen eskala (S) eta tangenteen eskala (T).
Pisuen eta neurrien taula inprimatua.