JUPITER BIDERKETA DANBORRA

Deskribapena

Zurezko tresna da, eusteko, moldura gaineko oinarria daukana, kanpoko karkasa zilindrikoa, eta aurrealdean luzetarako leihoa, zeharkako luzapen batez markatzaile gisa, eta zenbakizko eskala daukaten paper itsasgarridun zerrendak dituena fabrikatzailearen markakoak. Barnean, zilindro higikor bat inprimatutako paperez forratua, molduran egindako heldulekuak dituela muturretan.

Izena
JUPITER BIDERKETA DANBORRA
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Materiala
Zura
Inskripzioa

Aurreko aldean, itsatsitako paper baten gainean: Apparaill à calculer. Paul Kühne, Dresden-A. 4. / “Jupiter” / Dépositaire Général: / Georges Höhn, Bruxelles, 73, Rue de la Montagne”.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulurako tresna eramangarria biderketa eta zatiketa eragiketak egiten laguntzeko. Bisore bat luzetara daukan karkasa bat dauka, 1etik 100ra arteko zenbakien eskala dagokiona. Erdi aldean 1etik 100ra arteko zenbakiak inprimatuak dauzkan taulak dituen zilindro bat dago barnean. Birak ematean, erdiko markatzailean nahi den digitua kokatzen da eta bisorean zifra horren eta karkasan jarritako zifraren arteko biderketaren emaitzak ikusten dira. Hortaz, eragiketak mugatuak daude 100 x 100 gehienez ere.

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.